XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BIZKAIA EUSKADINEuskadi edo Euskalerriaren zazpi lurraldeetarik mendebaldekoena da Bizkaia.
Lurraldeotarik hiru
Beste laurak
Estatu españarraren barruan Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Eusko Alkarte autonomoa eratzen dabe orain, bere jaurlaritzea Gasteizen dauka, eta Nafarroa ez dago alkarte horretan.
Horraitino, apapuko zatiketa edo guzurrezko muga horreek nabarmen dira Euskalerriaren berezko batasunaren aurrez-aurre, eta Herri horreri norbaitasun eta lotura berezia damotse bere hizkuntzeak
Euskalerriaren izate hau menderik mende landu izan da, hainbat eragileren alkar-egintzakaz: jita jatorra, antxinate ekandu aberatsa, aspaldietako hizkerea, bere ingurumenaran eragina, adore oldartsua....
Baina, ganera, Euskalerriak historiatik aldendurik eta bazterturik ez dau iraun; ostera, antxinatik munduaganako gogaera zabalez jardun izan dau, zerikusi haundiko hartuemonak, salerosketak, herriketakoak eta kulturarekikoak eginez.
Beste herri ta beste kultura batzuekiko hartuemon atxikia, edesti-aurreko aldi urrunekoenetan hasi zan eta harrezkeroko mendeetan jarraitu, euskaldunen hartuemon eta arrantzu ekintza bitartez.
Bizkaiko salerosleek guztiz antxinatik izan ebezan hartuemonak Baiona, La Rochelle, Nantes, Amberes eta Amsterdameko portuekaz; hor dagoz testigantza emoten europar portu horreekaz izaniko joan-etorriekiko arau eta egiune ugariak salerosketa arloan eta, batez be, XIII garren mendean Brujasen Tratu-Etxe berezia izan ebela, oraindino be,